Medikuntzan: - Zenbait gaixotasun diagnostikatzeko, substantzia bat sartzen zaie gaixoei (likidoa edanez edo injektatuz), energia gutxiko erradiazioa igortzen duen isotopo erradiaktibo bat duena. Medikuntzan adierazle gisa erabiltzen diren substantzia horiei erradioisotopoak esaten zaie
- Minbizia duen gaixo bati horrelako erradioisotopoak ematen badizkiogu, desegiten diren nukleoek igarritako erradiazioak minbizi zelula gehiago deuseztatuko ditu zelula arrunt baino, zelula arruntak polikiago ugaltzen direlako. Horixe da erradioterapiaren oinarria. Teknika horretan Au-198, Sr-90 edo Co-60 isotopoak erabili ohi dira.
- Kimioterapia hitzak metodo kimikoen bidez egindako tratamendu medikoak orokorrean barne hartzen ditu. Baina praktikan aplikatzen da bereziki minbiziaren aurka erabilitako farmakoekin, "zitotoxikoak" izena hartzen dutenak, Onkologiaren arloan. Bakarrik erabil daiteke edo erradioterapiarekin batera. Albo-ondorioak ohikoak dira, izan ere oso tratamendu agresiboak baitira oro har.
- Erradioterapia minbiziaren aurka erabilitako tratamendu mota bat da, isotopo erradioaktiboen bidez egindakoa, Onkologiaren arloan beti ere. Bakarrik edo kimioterapia edo beste tratamendu batzuekin batera erabiltzen da.