rInteres handia du gai honek, izan ere gaur egungo gizartean pertsona askok erabiltzeaz gain, bultzatzen dute eskuko telefonoaren erabilera. Orain dela 15 urte oso pertsona gutxik zeukaten eskuko telefonoa, baina gaur egun badirudi eskuko telefonorik gabe ezin dugula bizi; whatsapp, bideojokoak, sare sozialak,... Ondoren, alderdi onak eta alderdi txarrak azaltzeari ekingo diot. Nire ustez, alde batetik eskuko telefonoa erabiltzea oso garrantzitsua da, izan ere, zure lagun bat arriskuan badago edo min hartu badu, ezinbestekoa da telefonoa hartu eta lehenbailehen zure gurasoei edo beste bati deitzea. Beste aldetik, telefonoan daukagun aplikazioak, whatsappak lagunekin edozein ordutan edo edozein lekutan gelditzeko balio du. Era berean, aspertuta nagoenean, bideojokoetan ibili naiteke; Pou,One Piece,Clash Royale… Esate baterako, nahiz eta lagunekin egon eta beraiekin hitz egin ordez, mugikorrari arreta gehiago jartzen diogu inguruan dugunari baino. Bestalde bideojokoak hain eskuragarri izatean arriskua dugu komeni zaiguna baino ordu gehiagoz ibiltzeko, adibidez; Pokemon Go: Joku hau ia mundu guztiak dauka, oso arriskutsua da milaka pertsona hil egin direlako. Gainera, bateria asko kentzen du. Guzti hau kontutan izanda, esango nuke baliagarria dela eskuko telefonoa baina aldi berean bere arriskuak ere baditu. Arreta jarri behar dugu telefonoa eskuan daukagunean non gauden; errepidean gurutzatzerakoan arreta telefonoan jarri beharrean errepidean jarri behar dugu. Bestalde familiarekin nagoenean errespetu falta da beraiek hitz egiten eta gu telefonoarekin gabiltza NIRE AMAREN BIOGRAFIA Nire amak Koldobike Urresti izena du eta 1972 ko irailaren 3an jaio zen Donostian. Bere gurasoak Miren herrero eta Joaquín Urresti dira eta zortzi anai arreba ditu (lau mutil eta beste lau neskak). Lehen, nire ama sareak konpontzen egiten zuen lan baina bat -batean eskuko gaixotasuna etorri zitzaion eta lana utzi beharra zeukan. Geroago, nire amaren famili guztiak taberna bat ireki zuten Getariako hondartzan (Malkorbe izenekoa). Oso taberna polita da, udara bakoitzeko egiten dute lan eta oraindik jarraitu egiten dute. Egun batean, nire ama tabernan lan egiten ari zela, mutiko bat aurreratu zitzaion eta berarekin ateratzeko eskatu zion, nire ama oso urduri zegoen eta ez zekien zer erantzun. Orduan, gauean elkartuko zirela adostu zuten. Guean, elkartutako tokira iritsi zenean nire ama, hortxe zegoen mutiko hori ertz batean eserita, nire amak aurre egin zion eta hitz egiten hasi zen berarekin. Orduan, besteak konfiantza gehiago hartu zion berarengandik eta mutikoa etxera bueltatzerakoan, musu handi bat eman zion masailean. Hortik egun batzuetara, mutiko horrek telefonoz deitu zion eta taberna batean afaltzeko gonbidatu zion, nire amak pentsatu gabe baietz esan zion. Afaltzerakoan, biak asko dibertitu ziren hitz egiten eta oso ondo pasatu zuten biak. Afaldutakoan, nire amak ezkontzeko eskatu zion mutilari eta dudarik gabe baietz esan zion. Momentu horretan ezagutu zion nire amak mutiko hari eta mutila nire aita zen (Javier Alonso). Urte batzuk geroago, nire amaren gurasoak hil ziren. (Miren Herrero 2014 eko urriaren 6an) eta (Joaquín Urresti 2005eko martxoaren 7an). Nire ama oso gaizki sentitu zen bere gurasoak hil zirelako. 1986 ko martxoaren 16an nire gurasoak ezkondu ziren Getariako elizan eta oso ondo pasatu zuten. Handik 16 urtera, urriaren 29an, beraien bi semeak jaio ziren (Iñaki Alonso eta Aitor Alonso) ni, nire anaia baino minutu bat lehenago jaio nintzen. Gaur egun 14 urte ditugu eta oso zoriontsuak gara denok eta asko maite diegu gure gurasoei. IÑAKI ALONSO URRESTI 3-C EUSKAL HERRIKO TAULAREN INTERPRETAZIOA Euskal herria 7 probintzietan kokatze da: Bizkaia-Bilbao, Gipuzkoa-Donostia,Lapurdi-Baiona,Nafarroa behera-Maule,Zuberoa-Maule,Araba-Gasteiz eta Nafarroa Garaia-Iruñea. Hoietatik handiena Nafarroa Garaia da 10.421,0 azalerarekin, eta txikiena Zuberoa 814,5-ekin. Bizkaiak du biztanleria gehiena,1.139.131rekin. Ez dago modu orekatuan, pertsona guztiak bizkaiara joaten dira enpresa asko dauedelako, eta enpresa horietan lan egiteagatik dirua ematen die. Nafarroa Garaian 272 udalerri ditu, eta dentsitatea Bizkaiak du gehien 509,3 rekin, eta azaleran ere Nafarroa Garaiak du gehien 10.421,o km karraturekin. Gainera Euskal Herrian oso herri politak daude, adibidez, Getaria, Getaria Gipuzkoako kostaldeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdean. Ekialdean Zarautz du mugakide, eta mendebaldean Zumaia. Getariako Alde Zaharra edo herrigunea Gipuzkoako kostaldeko bazter askotatik ikusgarria den San Anton mendi eta penintsularen inguruan zabaltzen da. Penintsula lehorrera lotzen duen istmoaren gainean dago Getariako herrigune zaharra. Historian, Getaria Juan Sebastian Elkano marinelaren jaioterria da, munduari bira osoa eman zion lehena. Arrantzale giroko herria, Euskal Herriko kostako turismogune ezaguna da eta Getariako Txakolina jatorrizko izendapenaren udalerri nagusia. Cristobal Balenciaga museoa ere han dago.2.755 biztanle zituen 2015. urtean. TRANZKRIPZIOA Kirola egiten al duzu? Bai itet Ta lengoko partidua zer moduz? Bueno euri askokin ta galdu 1-0, ta bueno ondo jolastuta, ta bueno azken bigarren ta pena izatea. Ta zenenkontra izan tzan? Bueno ba Lazkaon kontra izan tzan ta hoiek dijoazte taulan bigarren edo ola, ta oso ekipo fuertea dute. Zein posiziotan jolasten duzu?Gustora al zaude? Bai, nik delantero jolasten dut baina entrenatzaileak batzuetan erdian jartzen dit eta beste batzuetan suplente. Pena da suplentea izatea ezta? Bai, batzuetan egiten du bizitzako eguraldia eta putada bat da suplentea izatea eta gehienetan titular izaten naiz, eta ba hori gustora nago ekipoan eta espero dut ekipoa aurrera joatea, eta tablan goian egotea. Bale, eskerrikasko Iñaki ta urrengo arte. Eskerrikasko zuri, agur. TRANZKRIPZIOA (Euskara batuan) Kirola egiten ahal duzu? Bai, egiten dut Eta lehengoko partidua zer moduz? Bueno euri askokin eta galdu egin genuen 1-0, eta bueno ondo jolastu genuen, eta azken bigarren goaz eta pena izaten da. Eta zeinen kontra izan zen? Bueno ba Lazkaoren kontra izan zen eta horiek doaz taulan bigarren edo ola, eta oso ekipo indartsua dute. Zein posiziotan jolasten duzu?Gustora al zaude? Bai, nik aurrelari jolasten dut baina entrenatzaileak batzuetan erdian jartzen dit eta beste batzuetan ordezkoan. Pena da ordezkoa izatea ezta? Bai, batzuetan egiten du bizitzako eguraldia eta putada bat da ordezkoa izatea eta gehienetan titular izaten naiz, eta oso gustora nago ekipoan eta espero dut aurrera joatea, eta taulan goian egotea. Bale, eskerrik asko Iñaki eta hurrengo arte. Eskerrik asko zuri, agur. EUSKERAKO BIDEOAK (YOUTUBE) DESORDENATUTA DAUDE BAINA DENAK DAUDE
|
|